Bateragune auziko zigor epaiaren aurka protesta egiteko eta euskal gatazkaren konponbidea aldarrikatzeko manifestazioa egin dute gaur Elgoibarren, Arnaldo Otegiren jaioterrian, Arnaldo Askatu herri plataformak deituta. Herriko plaza nagusitik abiatu da manifestazioa, 17:00ak pasa zirela. Auzipetuak askatu! eta Prozesuaren aurkako erasorik ez! Konponbide garaia da leloak izan ditu.
Gorenak eman berri duen epaiak ez duela "inolako zentzurik" esan du herri plataformak, eta bake prozesuari zuzenean egindako "erasoa" dela azpimarratu.
Manifestazioarekin bat egin dute Gernikako Akordioa izenpetu zuten alderdi politikoek, sindikatuek eta gizarte eragileek.