Auzibideetan diren andreak babesteko plan bat abian jarri du Eusko Jaurlaritzak

2012ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako zerbitzuak plan bat abiatu du aste honetan, auzi prozesuetan diren emakumeei babesa emateko. Indarkeria jasan duten andreak auzitegietan galduta, izututa eta antsietaterekin egoten direla sarri azaldu du Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak. Planaren helburua da biktimak auzirako prestatzea: antsietatea kontrolatzea, informazioa hobetzea, inguru horretan lasai egotea eta prozesuarekin izan ditzaketen espektatibak lantzea, besteak beste. Biktimen Arretarako Zerbitzuak berak baloratuko du zein emakumek jasoko duten laguntza hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.