2009ko urriaren 13an izan zen Bateragune auziko operazioa. Espainiako Auzitegi Nazionalak 2011ko irailean eman zuen zigor epaia. Gorenak 2012ko maiatzean zigorrak pixka bat jaitsi zituen, eta Konstituzionalak berretsi egin ditu aurtengo uztail bukaeran Otegi, Zabaleta, Rodriguez eta Jacintoren kasuan eta orain Diezenean:
Arnaldo Otegi. 6 urte eta erdiko kartzela zigorra (2016ko apirilera arte), 10 urteko inhabilitazioa.
Rafa Diez. 6 urte eta erdiko kartzela zigorra (*), 10 urteko kargugabetzea. 2010eko apirilaren 26an Diez baldintzapean aske utzi zuten, "egoera pertsonal-familiarrengatik". 2011ko irailaren 19an, epaiaren ostean, berriro kartzelatu egin zuten. Ondorioz, Diezek beste laurek baino ia 17 hilabete gutxiago egin ditu espetxean (* 2017ko abuztua-irailera egongo da kartzelan).
Miren Zabaleta. 6 urteko kartzela zigorra (2015eko urrira arte), 8 urteko inhabilitazioa.
Arkaitz Rodriguez. 6 urteko kartzela zigorra (2015eko urrira arte), 8 urteko inhabilitazioa.
Sonia Jacinto. 6 urteko kartzela zigorra (2015eko urrira arte), 8 urteko inhabilitazioa.