Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta auzipetuak (gutuna kartzelatik; 2009-11-08): "Fase berrian estrategia eta tresna berriak behar dira, ezinbestean".
Arnaldo Otegi (epaiketaren lehen egunean; 2011-06-27): "Gure helburua ezker abertzalearen estrategia errotik aldatzea izan da, osoko zuzenketa bat eginez orduko estrategiari". "ETAren asanblearen ondorioak gureen kontra zeuden erabat, estrategia politiko-militarrean jarraitzen zuten". "ETAk uste du posible dela indarrak biltzea borroka armatuarekin, eta guk ezetz uste dugu. Hori ezinezkoa da". "Dinamika hautsi beharra zegoen, indarkeria errefusatu egin behar da".
Arkaitz Rodriguez (epaiketan; 2011-06-27): "Auto judizialetan irakurrita izan nuen 'Bateragune' izenaren berri. Ekin erakundeko talde bat da Bateragune". "Gure taldea ez zen formala, organikoki beste egiturekin lotu gabea zen".
Rafa Diez (epaiketan; 2011-06-27): "Atxilotu gintuztenean txosten historiko bat ixten ari ginen". "Ezinbestekoa zen sakoneko eztabaida egitea eta ezker abertzalearen estrategia auzitan jartzea, tutelajerik gabe, autonomiaz, eta egun iritsi den tokira iristea, behin betiko bakea eta irtenbide demokratikoak lortzeko asmoz".
Miren Zabaleta (epaiketan; 2011-06-28): "Eztabaida sustatzen inoren agindurik gabe, inoren irizpiderik gabe, ETArekiko loturarik gabe aritu ginen".
Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea (epaiketan, 2011-06-29): "Ezker abertzaleko eztabaida eta Zutik Euskal Herria dokumentua areto honetan dauden pertsona batzuek bultzatua izan zen. Pertsona hauek bi urteotako bilakaeran giltzarri izan dira. Argitzen txostenak haustura planteatzen du ordura arte ezker abertzalearen barruan garatutako dinamika eta estrategiekin. Mugarri txostenak jarraipena proposatzen zuen".
Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusi ohia (epaiketan; 2011-07-01): "2007ko azaroan Otegirekin bizpahiru orduz egon ginen hizketan Martuteneko kartzelako gela batean, lasai, eta bere planteamendua gogoetatua eta garatua zuela ikusi nuen, eskema oso koherentea zela. Bide zibil eta demokratiko soilak erabili beharraz oso konbentzituta zegoen agintari politiko bat geneukan gure aurrean. Otegik bazekien subiranismoa eta estrategia politiko-militarra bateraezinak direla. Eta hark esandakotik honekin geratu nintzen: ekimenak aldebakarrekoa izan behar zuela".
Arnaldo Otegi (epaiketaren azken egunean; 2011-07-07): "Gure estrategian, militarraren 'm' hori soberan dago eta traba egiten du. Gure estrategia indarrak batu eta aliantzak egitea bada, hori ez da posible indarkeriarekin". "Hemen 'm'-a eta 'p'-a behar dutenak ez gara gu. Estatua da horiek behar dituenak".
Rafa Diez (LABen Kongresura bidalitako gutunean; 2012-06-21): "Estrategia aldaketan murgildu ginenean blokeo egoera bideratzea zen helburua".
Iñigo Iruin defentsa abokatua (Konstituzionalean babes helegitea sartzean; 2012-06-23): "Errugabetasun usteari ezarri behar zaion kanonak zorrotza, exijentea eta zalantzarik gabekoa izan behar du, eta errekurritutako epaiek egiten dutena estandar hori jaistea da, Auzitegi Konstituzionalak behin eta berriro finkatutako bete beharreko baldintzak bete gabe". "2009ko urriaren ondoren gertatutakoaren argitan, logikoa eta arrazoizkoa da pentsatzea akusatuak ETAren agindupean jardun beharrean, horietatik kanpo ari zirela, kontra ez bada".