Epaiketa hau "Euskal Herriaren kontrako epaiketa" dela azaldu dute, eta horregatik, erantzuna ere Euskal Herri osoak eman behar duela aldarrikatu dute. Azpimarratu dutenez, elkartasun ekonomikoa behar-beharrezkoa da, eta, horretarako 20 euroko bono laguntzak atera dituzte, eta kontu korronte bat ere ireki dute.
Bermeen gastuak, hilero, norberarena batazbeste 7.561 euro direla azaldu dute; alojamendua, garraioa eta otorduak 44.800 euro; gastu juridikoak 275.000 euro; eta lana galtzea 96.000 euro.
18/98 auzia
Auzipetu bakoitzak hilean 7.561 euroko gastuak ditu
Madrilgo Casa del Campon 18/98 auzian epaitzen ari diren 56 euskal herritarretako bakoitzak hilean 7.561 eurotako gastuak dituela salatu dute gaur auzipetuek. Gastu horietan bermeak, berme horiek ordaintzeko bankuek jarri dizkieten interesak, garraioa, alojamendua, otorduak, gastu juridikoak eta Madrilen egon beharragatik lana galtzeak sortutakoak daude. Hori "zigor ekonomikoa" dela azaldu dute, eta ea noiz arte iraun behar duen galdetu. Gastuak ordaintzen laguntzeko, 20 euroko bono laguntzak atera ditzute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu