Jean-François Sarramagnan apaiza ikertzen ari zen Baionako fiskaltza, 1990eko hamarkadan bere iloba bati egindako sexu abusuen harira. Apaizaren familiak berak egin zuen salaketa, eta harren ondotik Sarramagnan kargutik kendu zuen Marc Aillet Baionako apezpikuak. Orain, Simon Vuelta fiskalak jakinarazi du apaiza auzipetu egingo dutela, baina ez soilik ilobari egindako abusuengatik, baita beste bi adingaberi egindakoengatik ere. Fiskalak jakinarazi duenez, kontrol judiziala ezarriko diote.
Apaizaren beraren familiak erran zion apezpikuari gertatuaren berri —ilobari egin zizkion abusuen berri—, eta ezin zuela kasua justiziaren aurrean ezkutatzen segitu. 1990eko hamarkadan gertatu zen, eta apezak tratamendu psikologikoa jaso zuen gerora. Ailletek orduan onartu zuen jakinaren gainean zegoela 2009tik.