Auzipetuek Tuteran gizon bat hil izana ukatu dute

Fiskalak 18 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du; akusatuek diote hilketa orduan lotan zeudela

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Atzo hasi zen Nafarroako Lurralde Auzitegian 2011ko apirilaren 11ean Tuteran gizon bat hiltzeagatik auzipetuta dauden hiru gizonen aurkako epaiketa. Hirurek gizona hil izana ukatuzuten, eta esan zuten hilketa izan zen orduan lotan zeudela.

Fiskalaren arabera egun hartan auzipetuek dirua eskatu zioten hildakoari. Hark ez ziela emango esan zien, eta orduan egur batekin jo zuten buruan eta garondoan. 18 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du hirurentzat. Kalte-ordainak ere eskatu ditu: 150.000 hildakoaren amarentzat, 70.000 arrebabatentzat eta neska-lagunarentzat, eta 20.000 beste anai batentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.