Alex Maskey Sinn Feineko legebiltzarkidea haratago joan da, eta egungo prozesuan aurrera egiteko Batasunari eta ezker abertzaleari askatasunez lan egiten uztea ezinbestekoa dela agertu du. Espainiako Gobernuari galdegin dio garatzen ari den prozesua babesteko, eta ohartarazi dio Batasunaren helburua, autodeterminazio eskubidea gauzatzea, zilegi dela.
Gainerako lekukoek bezala, Maskeyk ere auzipetuetako batzuekin, zehazki, Xaki atalekoekin, harremana izan zuela aitortu du. Nolanahi ere, guztiek nabarmendu dute pertsona horiek inoiz ez zitzaizkiela ETAren edo beste erakunderen baten izenean aritu, HBren edo Batsunaren izenean baizik.
Horrenbestez, amaitu dira lekukoen deklarazioak, eta orain adituen txanda hasiko da. Akusazioen adituak izango dira aurrenekoak agerraldiak egiten. Gehienak segurtasun indarretako kideak dira: Espainiako poliziak, guardia zibilak edo ertzainak.
'18/98 auzia'
Auzipetuekin izan dituzten harremanetan helburua bake prozesua abiatzea izan dela agertu dute lekukoek
Defentsaren azken lekukoek deklaratu dute gaur =i 18/98 auziko=i epaiketan: Alex Maskey Sinn Feineko buruzagiak eta Mateo Zuppi San Egidio Komunitatea elkarte katolikoko kideak. Auzipetuekin harremana izan dutela agertu dute, baina beti HBko edo Batasuneko ordezkari gisa agertu zitzaizkiela. Harreman horien xedea "bide baketsu eta demokratikoetan oinarritutako bake prozesua" abiatzea zela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu