Eusko Legebiltzarrari duela bi aste bezala, Espainiako Auzitegi Gorenak Bizkaiko Batzar Nagusiei ere eraikinaren kanpoaldean modu egonkorrean eta leku "nabarmenean" Espainiako bandera jartzeko agindu die gaur. Batzarretako ezker abertzaleko taldeak agindua ez betetzeko eskatu du.
EAEko Auzitegi Nagusiak horixe agindu zien Bizkaiko Batzar Nagusiei 2005eko azaroan, hauek helegitea jarri zuten, baina gaur Gorenak atzeratu bota du.
Eusko Legebiltzarraren kasuan, EAk aginduaren aurkako idatzia eraman zuen Mahaira, baina EAJk, PSE-EEk eta PPk -gehiengoan, beraz- ez zuten onartu.
Zehazteke dago aipatutako bi euskal erakundeetan noiz jarriko duten Espainiako bandera eraikinaren kanpoan.
Politika
Auzitegi Gorenak Bizkaiko Batzar Nagusiei ere Espainiako bandera jartzeko agindu die
Eusko Legebiltzarrari bezala, bandera eraikinaren kanpoaldean modu egonkorrean eta leku "nabarmenean" ipintzeko dio Espainiako auzitegiak. Ezker abertzaleko taldeak agindua ez betetzeko eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu