Legez kanporatzeak

Auzitegi Gorenak erantzuteko 20 eguneko epea eman die EHAK eta EAE-ANVren defentsei

Espainiako Estatuko Abokatuak eta Fiskaltzak bi alderdi politiko haiek legez kanporatzeko eskaerak eginak dituzte.

2008ko otsailaren 25a
13:37
Entzun
Espainiako Estatuko Abokatuak eta Fiskaltzak egindako legez kanporatze eskaerei erantzuteko hogei eguneko epea eman die gaur Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko Sala Bereziak EHAK eta EAE-ANV alderdi politikoen defentsei. Lehengo asteazkenean Estatuko Abokatuak haien kontrako "froga berriak" aurkeztu zituen auzitegian.

Akusatzaileek EHAK-z egindako eskaera otsailaren 13an onartu zuen tramitera Gorenak, eta gaur EHAKri zabaldu egin dio erantzuteko epea. EAE-ANVren kasuan gaur onartu du tramitera -forma akats bat zela medio gaur arte atzeratu da hori-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.