AZKEN ORDUKOA

Auzitegi Gorenak Iñaki Goioaga auzitara eramango du, ETAko kide izatea egotzita

"Talde terroristako kide" izatea, "terrorismoa finantzatzea", ogasun publikoaren aurkako delitu bat egitea, Gizarte Segurantzari iruzur egitea eta kapital zuritzea egotzi diote. Inputazio guztiak "faltsuak" direla erantzun du Goioagak: "Arrazoi beragatik epaitua eta absolbitua izan nintzen".

Iñaki Goioaga. LUIS JAUREGIALTZO / ARP
2015eko irailaren 30a
07:24
Entzun

Amaiurreko senataria eta abokatua da Goioaga. Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak ekainean eskatu zion Auzitegi Gorenari Goioaga inputatzeko. Senataria denez, foruduna da, eta Gorenean epaitu beharko lukete. Velascok euskal presoen abokatuen aurka aurten egindako operazioarekin lotu zuen Goioaga.

"ETAren kartzeletako frontean" parte hartzea leporatu zion Velascok: "Kartzeletako fronteko kide da, eta garrantzi bereziarekin, gainera".

Inputazio guztiak "faltsuak" direla erantzun du Goioagak: "Arrazoi beragatik epaitua eta absolbitua izan nintzen". Berriz ere deklaratzeko prest azaldu da, baina jazarpena salatu du: "Abokatuen kontrako diligentziak irtenbide polizialarekin bat ez gatozenen aurkako jazarpen ideologiko-politikoaren barne daude".

Auzitegi Nazionalean lan egin ohi duten euskal abokatuek Goioagaren kontrako jazarpena salatu zuten ekainean: "Goioagaren kontra egin dute bera delako, euskal presoak defendatzen dituen abokatua delako eta senataria delako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.