Euskal presoak

Auzitegi Gorenak otsailaren 12an aztertuko du De Juanari buruzko kasua

Auzitegi Nazionalak 12 urte eta zazpi hilabeteko zigorra jarri zion bi iritzi artikulurengatik eta defentsak helegitea sartu zuen Gorenean, presoa baldintzarik gabe libre uzteko eskatuz. Fiskaltzak lau urteko zigorra eskatzen du eta AVTk 96koa. De Juanak bigarren gose grebaren 82. eguna du gaurkoa.

2007ko urtarrilaren 27a
17:52
Entzun
El Pais egunkariak gaur argitaratu duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak otsailaren 12an aztertuko du Iñaki de Juana euskal presoari buruzko kasua. Orduan bilduko da Gorena Espainiako Auzitegi Nazionalak De Juanaz hartu zuen erabakia aztertzeko; hain zuzen, 12 urte eta zazpi hilabeteko zigorra jarri zion Gara egunkarian idatzitako bi iritzi artikulurengatik, eta defentsak helegitea sartu zuen Auzitegi Gorenean, presoa baldintzarik gabe libre uzteko eskatuz. Espainiako Fiskaltzak, berriz, lau urteko kartzela zigorra eskatu zuen, eta AVTk 96 urtekoa.

Zigor hori dela-eta, bigarren gose greban dago De Juana, eta 82. eguna du gaurkoa. 12 de Octubre Madrilgo ospitalean dago, zaintzapean, eta bere borondatearen kontra elikatzen dute. Otsailaren 12an bigarren gose grebaren 98. eguna luke. 12 de Octubreko medikuek aste honetan esan dute "hiltzeko arrisku handia" duela. Abuztuaren 7an hasi zuen protesta De Juanak eta lehen gose greban 63 egun egin zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.