TORTURA

Auzitegi Konstituzionalak ebatzi du Mikel Beunzak salatutako torturak ez zirela behar bezala ikertu

2008an atxilotu zuten Beunza, Iruñerrian. Kolpe eta mehatxu ugari jaso izana salatu zuen, baina auzia artxibatu zuten Madrilgo auzitegiek, frogarik ez zela argudiatuta.

2013ko urriaren 9a
18:20
Entzun

Espainiako auzitegiek ez zituzten "baliabide egokiak" erabili Mikel Beunzak salatutako torturak ikertzeko. Hala ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Atxilotuak zaintza judizialerako eskubidea zuela nabarmendu du auzitegiak ebazpenean.

2008ko azaroan atxilotu zuten Beunza Iruñerrian, kale erasoak egitea egotzita. Abokatuek tortura eragozteko neurriak hartzeko eskatu zioten polizia operazioa agindu zuen epaileari, Fernando Grande-Marlaskari: besteak beste, inkomunikazio aldia bideokameraz grabatua izatea, senideek atxilotuak non eta zer egoeratan dauden jakin ahal izatea eta konfiantzazko medikuen bisita izatea galdegin zioten. Epaileak ezezkoa eman zion eskaera horri.

Inkomunikazio garaian torturak jasan izana salatu zuen Beunzak; buruan kolpeak, ukabilkadak, mehatxuak eta umiliazioak salatu zituen. Madrilgo 15. Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin zuen salaketa, argudiatuta ez zegoela frogarik. Artxibatze hori berretsi zuen Madrilgo Probintzia Auzitegiak.

Auzitegi Konstituzionalak ez du aztertu Beunza torturatu ote zuten, baina ebatzi du auzitegiek ez zutela salaketa "eskatzekoa den neurriraino" ikertu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.