Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin du 2012an Nafarroako Parlamentuan botiken berrordainketaren kontra egiteko onartu zen legea. NaBaik, EH Bilduk, Ezkerrak eta PSNk bat egin zuten arau hori aurrera ateratzeko; Madrilen erabakien aurkako erantzuna izan zen, botikak berrordaintzen hasteak behartsuenen artean sortuko zuen zama arintzeko pentsatutakoa.
Konstituzionalak 2013an esana utzi zuen behin-behinean bertan behera utzi behar zela lege hori, eta orain berretsi du autonomia erkidegoek "aldebakartasunez" ezin dituztela erabakiak hartu botiken preskripzioaren edo finantzaketaren inguruan. Horregatik ezeztatu du legea. Legearen bidez botiken berrordaineketari aurrera egin ezin, eta laguntzak ematen ditu Nafarroak behartsuenentzat. Jaurlaritzak ere ematen ditu era horretako laguntzak.