Espainiako Estatuko abortuaren legea zalantzan jarri du oraingoz Auzitegi Konstituzionalak, gaur tramitera onartu dituelako PPk eta Nafarroako Gobernuak legearen kontra ipinita dituzten helegiteak. Espainiako Gobernuak uztailaren 5ean jarri nahi du indarrean; beste parteak bezala, hiru egun dauzka Konstituzionalean helegitea aurkezteko.
Nafarroako Gobernuak bere helegitean dioenez, abortuaren legeak Nafarroako exekutiboak herrialdeko osasun arloa antolatzeko duen eskumena urratu egiten du. Bestetik, legeak dio haurdunaldiaren hamalaugarren hilabetera arte abortatu ahal izango dela, eta PPk uste du hori Espainiako Konstituzioaren aurkakoa dela.
Lehengo astean NaBai, PSN eta IUBren aldeko botoei esker aurrera atera zen Nafarroako Parlamentuan herrialdean abortuak egiteko eskubidea bermatzeko legea -UPNk eta CDN kontra bozkatu zuten-. Nafarroako Osasun Legea aldatu egingo dute, baina Espainiako Estatuan abortuaren legea indarrean jartzean jarriko da Nafarroakoa ere; beraz, ikusi egin behar Espainiakoa azkenean abian jartzen den.
gizartea
Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu ditu abortuaren legearen aurkako helegiteak
PPk eta Nafarroako Gobernuak egin dute legearen aurka. Espainiako exekutiboak hiru egun dauzka helegitea aurkezteko; uztailaren 5ean jarri nahi du legea indarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu