politika

Auzitegi Nazionala desegiteko eskatu du Txelui Morenok, bederatzi gazteren aurkako epaiketaren atarian

Ezker abertzaleko kideak auzitegiaren aurrean esan du biltzeagatik eta politika egiteagatik ari direla epaitzen. Zortzi eta bederatzi urte arteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak. Gazteek ukatu egin dute Ekinekoak eta Segikoak zirela.

2011ko azaroaren 2a
15:10
Entzun

Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak Espainiako Auzitegi Nazionala desegiteko eskatu du gaur Madrilen, auzitegiaren atarian. Ekin eta Segiko kideak izatea leporatuta gautik aurrera epaitzen ari diren bederatzi gazteak laguntzera joan da atarira Moreno. "Datorren lekutik dator, eta izateari uzteko garaia da", esan du.

Fiskalak zortzi eta hamar urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu ditu gazteentzat. Morenoren hitzetan, biltzetagatik eta politika egiteagatik ari dira epaitzen. "Lehen politika egiteagatik inor epaitu eta zigortzea nazkagarria bazen, are eta gehiago orain". Horrelako epaiketak salatu eta aski dela esango dutela iragarri du. "Denok eman behar dugu pausoa".

Luis Goñi, Javier Sagardoi, Aritz Azkona, Mikel Jimenez, Alberto Lopez, Maider Caminos, Maitane Intxaurraga, Amaia Legarra eta Noe Lopez dira auzipetuak, eta ukatu egin dute Ekinekoak eta Segikoak zirela. Halaber, esan dute ez zutela parte egozten dizkieten kale erasoetan.

Ostiralean da amaitzekoa epaiketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.