Auzitegi Nazionalak 1985eko auzi bat berriz ireki du, Arturo Cubillas estraditatze aldera
Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Angel Manuel Facalen heriotzaren auzia berrikusiko du, Arturo Cubillasen estradizioa eskatzeko arrazoirik baden aztertzeko.1985ean erail zuten Facal, eta lau pertsona auzipetu zituzten horregatik, Cubillas tartean. Agirre, Zapirain eta Lopez Riaño atxilotu egin zituzten, baina Cubillasen aurka atxilotze agindua zabaldu zuten, desagertua zegoelago. Ruzek, eman duen epai agiriaren bidez, Cubillasen estradizio eskaera egin ala auzia artxibatu behar duen galdetzen dio Fiskaltzari, zalantzak baititu epaileak auziaren preskripzioaren inguruan. Espainiako Ministerio Publikoaren arabera, litekeena da kausa preskribatutzat ematea. Hala eta guztiz ere, Espainiako Gobernuak estradizioa eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu