Auzitegi Nazionalak aske utzi du Otegi 'Herriko tabernen auzian'

'Bateragune auziagatik' baldintzapeko espetxe zigorra duelako jarraituko du kartzelan Arnaldo Otegik

2011ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak aske utzi du Arnaldo Otegi 35/02 auziagatik —Herriko tabernenauzia izenarekin ezagunagoa—, apirilean epaileak ezarri zion 50.000 euroko bermea aste honetan ordaindu duelako. Hala ere, Otegik espetxean jarraituko du baldintzapean, Bateragune auziagatik; epaia laster kaleratuko da, epaiketa eginda baitago.

Epaileak autoan dio 50.000 euroko fidantza «nahikoa» dela Otegi 35/02 auzian baldintzapean aske uzteko. Fidantza ezartzea erabaki zuen apirilean, «ihes egiteko arriskua gutxitu» delako.

Hori bai, 35/02 auzian hainbat baldintza ezarri dizkio Auzitegi Nazionaleko epaileak Otegiri. Neurri horien artean daude astero auzitegian aurkeztu beharra, eta Espainiatik ateratzeko debekua. Horrez gain, manifestazioetan, ekitaldi publikoetan eta alderdi politikoen osaketan parte hartzeko debekua ere jarri dio Auzitegi Nazionaleko epaileak.

ETAko kide direlakoan edo hari lagundu diotelakoan ezker abertzaleko 39 kide auzipetu zituen Auzitegi Nazionalak 35/02 auzian, herriko tabernak ETAren diru iturri gisa erabiltzea egotzita. Horien artean daude Rufi Etxeberria, Joseba Permach eta Joseba Alvarez. Fiskaltzak guztientzat hamabina urteko kartzela zigorra eskatzen du. Epaiketak, baina, oraindik ez du egunik.

Nolanahi ere, baldintza horiek ez dute eraginik izango, Bateragune auziagatik Otegik baldintzapean espetxeratuta jarraitzen duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.