'Parot doktrina'

Auzitegi Nazionalak beste hamabost preso askatzeko agindu du

Bihar zen erabakia hartzekoa, baina atzo fiskaltza aske uztearen alde agertu zela-eta aurreratu du hitzordua Fernando Grande-Marlaska Zigor Salako presidenteak. 16:10ean hasi da bilera, eta 18:00etan eman dute guztiak askatzeko aginduaren berri. Aho batez hartu dute erabakia bileran izan diren 16 magistratuek.

Odriozolaren senide eta lagunak, Zueran. MIKEL IRAOLA, TOLOSALDEKO ATARIA
2013ko azaroaren 14a
18:17
Entzun

Parot doktrina  aplikatuta preso dauzkatenei buruzko erabakia printzipioz beraiek ez hartzea ere erabaki zuten atzo Zigor Salako epaileek. Fiskala presoak aske uztearen alde agertzen denetan, presoari zigorra eman zion salak emango du agindua. Fiskala ezezkoan dagoen kasuetan, berriz, osoko bilera egingo du Zigor Salak.

Gaur arratsaldean hasi da aztertzen Espainiako Auzitegi Nazionaleko osoko bilkurako epaileek hamabost presoren kasuak, eta Estraburgoko Auzitegiak Parot doktrinaren kontra ateratako epaiaren ostean, hamabost lagun horiek libre uztea erabaki du, Fiskaltzak ere beste erremediorik ez dagoela onartu ostean. 

Hamairu presoren auziak aztertzekotan ziren gaur, baina azken unean Raul Ibañez euskal presoaren kasua ere gaur aztertzea erabaki dute. Joan zen astean erabaki gabe utzi zuten bere kasua. Ibañezenaz gain, hamabi euskal preso hauen kasuak aztertu dituzte gaur: Antxon Lopez Ruiz, Inma Noble, Francisco Lujanbio, Josu Diaz de Heredia, Pello Odriozola, Juan Mari Gabirondo, Kepa Rezabal, Mitxel Turrientes, Jose Felix Zabarte, Maritxu Uzkudun, Gonzalo Rodriguez eta Andoni Alza. Olga Oliveira GRAPOkoa ere egoera berean da. Eta preso arrunt batena ere bai.

Joan zen astean Ibañezen kasua ez zuten argitu Zigor Salako epaileek, zigorra nola bere duen hobeto aztertu behar dela argudiatuta. Fiskaltzak hura ez askatzeko emandako argudioa zegoen ez erabakitzearen atzean. Izan ere, Auzitegi Nazionalari Estrasburgoren epaia interpretatzeko modu berria proposatu zion fiskalak: 2006aren aurretik lortutako espetxe onurak 30 urteko gehienezko zigorraren gainean aplikatu bai, baina 2006aren ondoren lortutakoak zigor osoaren gainean aplikatzea. Gaurko erabakiarekin, fiskalaren kontaketa modu berria atzera bota du Auzitegi Nazionalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.