EUSKAL HERRIA

Auzitegi Nazionalak Bilboko konpartsen ekitaldiak zelatatzeko agindu du

Dignidad y Justicia eskuin muturreko taldearen atzoko eskaera aintzat hartu, eta Bilboko konpartsen Aste Nagusiko ekitaldiak zelatatzeko agindu die Eloy Velasko epaileak Ertzaintzari, Guardia Zibilari eta Espainiako Polizia Nazionalari.

2013ko abuztuaren 22a
17:15
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok Biboko Aste Nagusiko konpartsen ekitaldiak zelatatzeko eta filmatzeko agindu du, "terrorismoa goratuko" balitz neurriak hartu ahal izateko.

Dignidad y Justicia eskuin muturreko taldeak aurkeztutako salaketaren haritik etorri da agindua, hain zuzen ere. Atzo, Kaskagorri eta Txoribarrote konpartsen bost ekitaldi debekatzeko eskatu zuen, "terrorismoa goratuko" dutela aurreikusita. Elkartasun keinuen ordua eta Presoen aldeko elkartasun ekitaldia izenpean daude bost saio horiek. Euskal presoen zerrenda bi konpartsa horietako txosnetan ikusgai egotea ere salatu zuen taldeak.

Epaileak Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari, Guardia Zibilari eta Espainiako Polizia Nazionalari bidali ei dio agindua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.