Finean, Jaurlaritzari eta, zehazki, Herrizaingo Sailari "ardura politikoz" jokatzeko deia egin die Batasuneko bozeramaileak ETB2ko 'El Punto' saioan egin dioten elkarrizketak. "Auzitegi Nazionalak ekitaldia debekatuta ere seguru badirela aukera batzuk Ertzaintzaren eta Batasuneko militanteen arteko enfrentamenduak eragotzi ditzaketenak. Egungo une politikoan exijitzeko modukoa da ardura handiz jokatzea eta denok egoerari erantzuteko gai izatea", nabarmendu du. Ildo horretatik, itxaropen mezua zabaldu nahi izan du Otegik, eta datorren asteburua konponbide prozesuan urratsak emateko eta "ezker independentistarentzat" onuragarria izango dela uste duela adierazi du.
BECeko ekitaldia bultzatzen ari direnen helburua gatazka konpontzeko prozesua trabatzea dela erantsi du, eta, batik bat, PPren inguruan biltzen diren sektoreak direla hori bultzatzen ari direnak. "Horren aurrean, esan nahi diegu, batetik, ez dutela lortuko, eta, bestetik, Espainiako salbuespen tribunalek erabakitzen dutenaren gainetik Batasunaren borondate sendoa dela ekitaldia egitea, finean, ardura politikoak hala eskatzen digulako", azpimarratu du.
Batasunaren ekitaldia
Auzitegi Nazionalak debekua erabakiko balu, Ertzaintzaren bidez ez galarazteko deia egin dio Otegik Jaurlaritzari
Espainiako Auzitegi Nazionalak Batasunaren larunbateko ekitaldia debekatea erabakiko balu, ebazpen horri planto egin eta Ertzaintzaren bidez ez galarazteko deia egin dio Arnaldo Otegi Batasuneko buruak Jaurlaritzari. Hain justu, Auzitegi Nazionalaren erabakiari planto egitea "ardura politikoz jokatzea" dela iritzi dio Otegik, debekua gauzatu nahi dutenen helburua gatazkaren konponbiderako prozesua trabatzea dela arrazoituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu