Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak deklaratzera deitu ditu presoen argazkiak dituzten Iruñeko bi tabernetako jabeak, "terrorismoa goratzea" leporatuta. Ezpala eta Zurgai tabernetako nagusiak asteartean igaroko dira epailearen aurretik.
Izan ere, Migel Angel Carballo fiskalak bi taberna horiek ixteko eskaera egin zuen atzo, euskal presoen argazkiak zeudelako horietan. Abuztu hasieran irudiak erretiratzeko eskatu zien Guardia Zibilak tabernariei, baina ez zituzten kendu fiskalaren arabera. "Agintariei desobedientzia larria" egitea egotzi die presoen argazkiak kentzeko eskatu zuten unean lanean ari ziren tabernariei. Horiek ere Velasco epailearen aurretik igaro beharko dute.
Lehenengoz, herriko tabernak ez diren tabernak ixteko eskatu dio fiskalak Auzitegi Nazionaleko epaileari.
politika
Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu ditu euskal presoen argazkiak dituzten Iruñeko bi tabernen jabeak
Presoen argazkiak kentzeko eskatu eta uko egin zioten bi tabernariek ere deklaratu beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu