Larunbat eguerdian Gregorio Ordoñez PPko hautetsiaren hilobiko apaindurak hautsi omen zituztela-eta "terrorismoa" leporatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak Donostiako zortzi adingabekoen kontrako ekinbideak hasi ditu.
Ertzaintzak zortzi haiek larunbatean atxilotu zituen eta, deklarazioa hartu ondoren, behin-behinean aske utzi zituen. Igandean, berriz, beste hiru gazte deitu zituzten deklaratzera, 20-21 urte ingurukoak. Horiek ere libre utzi zituzten behin-behinean.
Atzo Donostian Egia auzoko hainbat herritarrek operazioa "polizia muntaia" dela esan zuten, eta Ertzaintzari leporatu zioten muntaia.
Ordoñez, ETAk hil zuenean (1995ean), Donostiako Udaletxean PPko hautetsia zen.
Atxiloketak
Auzitegi Nazionalak Donostiako zortzi adingabekoen kontrako ekinbideak hasi ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu