Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileei kostatzen ari zaie 197/2006 doktrinarekin zein jarrera hartu erabakitzea. Gaiaren inguruan bigarren bilera egin zuten atzo arratsaldean, baina, lau orduren ostean akordiorik ez. Gaur jarraitzea erabaki zuten. Efe berri agentziak zabaldu duenez, epaileetako batzuek bileratik irten ostean adierazi zuten gaiari muinetik heldu diotela, baina ezer ez dagoela argi, aukera guztiak direla posible. Gaur, 09:30ean bilduko dira berriz.
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak duela hiru hilabete atera zuen Parot doktrina deiturikoa hankaz gora botatzen zuen epaia. Doktrina hori aplikatuz,Ines Del Rio euskal presoaren eskubideak urratu egin zirela esan zuen, eta presoa aske uzteko eskatu zion Espainiako Gobernuari. Epaia irmoa izan arte halakorik ez zuela egingo jakinarazi zuen Gobernuak, eta horretan ari da. Helegitea jarri zuen, Auzitegi Horretan bertan, 197/2006 doktrina babesteko eskatuz.
Herrira mugimenduak, bestalde, Del Rio eta doktrina hori aplikatuta preso dauzkaten gainerako 66 euskal presoak aske uzteko eta jarrera aldatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. «Sufrimenduaren gurpila amaitu beharra dago, eta, horretarako, ezinbestekoa daegitez indargabetzea bizi guztiko zigorra».
Auzitegi Nazionalak eztabaidan segituko du 'Parot doktrinaz'
Estrasburgoko epaia bete, eta Ines del Rio eta beste 66 euskal preso aske uzteko eskatu du Herrira mugimenduak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu