Espainiako Auzitegi Nazionalak Haika-Segi auziko 19 gazte atxilotzeko nazioarteko agindua eman du. Larunbatean eman zuen agindua eta gaur jakinarazi dute.
Espainiako Auzitegi Gorenak ostiralean Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeak "talde terrorista" bezala jo zituen, eta 23 kideri seina urteko kartzela zigorra ezarri zien. Oraingoz, segurtasun indarrek 23 haietatik lau atxilotu dituzte: Iker Frade, Igor Ortega, Amaia Arrieta eta Olatz Carro. Besteen bila aritu dira, baina ez dituzte aurkitu. Horregatik eman dute nazioarteko agindua.
Paulino Luesma Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak esan du 19 kide horiek ihesean muga pasatu duten "daturik ez" duela. “Atxilotuak izango dira”, adierazi du ondoren, eta Guardia Zibila, Espainiako Polizia eta Ertzaintza “modu koordinatuan” lanean ari direla.
Luesmak ukatu egin du Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia jakin aurretik gazteei filtraziorik egin zitzaienik.
Auzitegi Nazionalak 'Haika-Segi auziko' 19 gazte atxilotzeko nazioarteko agindua eman du
Oraingoz, segurtasun indarrek 23 zigortuetatik lau atxilotu dituzte: Iker Frade, Igor Ortega, Amaia Arrieta eta Olatz Carro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu