auzitegiak

Auzitegi Nazionalak ohartarazi du "terrorismo kalteengatik" zigorra gehienez bost urtekoa dela, ez hirukoa

Auzitegiko zigor aretoko hiru epailek esan dute legelariak "deskuidatuta" huts bat egin zuela Zigor Kodearen azken erreforman. Allande Hernandezen aurkako epaia berriro aztertuko dute orain, defentsak eskatu ostean.

2012ko martxoaren 12a
16:26
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak ohartarazi du Zigor Kodearen azkeneko erreforman "terrorismo kalteengatik" ezartzen den gehienezko kartzela zigorrean oker bat dagoela, legelariak zigorra bost urtekoa dela jarri beharrean hirukoa dela jarri zuelako, "deskuidatuta", auzitegiaren arabera.

2010eko ekainean onartu zuten Zigor Kodearen erreforma, eta, 263, 264 eta 266. artikuluen arabera, edozein motatako kalteengatik espetxe zigorra urtebete eta hiru urte artekoa da, baina pasarte batek dio kalteak informatikoak direnean zigorra hiru eta bost urte bitartekoa izango dela.

Fernando García Nicolas, Angel Hurtado eta Enrique Lopez Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko bigarren sekzioko epaileek diote hor oker bat dagoela. Haien ustez, ez da posible kalteak "terrorismokoak" direnean zigorra kalte informartikoen kasuan baino txikiagoa izatea.

Allande Hernandez euskal herritarrari 2009an "terrorismo kalteengatik" bost urteko espetxea jarri zioten, eta epaia berriro aztertuko dute orain, defentsak hala eskatuta joan den otsailean. Zigor Kodearen erreformaren ondotik Ekaitz de Iberori akusazio beragatik bi urte eta erdiko zigorra ipini zioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.