Presoak

Auzitegi Nazionalak Pla eta Lorenteren askatasuna berretsi du

Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor aretoaren ustez “zantzuak falta dira” David Pla eta Aitor Lorente Manuel Jimenez Abad PPko senatariaren hilketaren arduradun egiteko. Efe albiste agentziaren arabera Espainiako Auzitegi Nazionalak auto baten bidez atzera bota du Fiskaltza Santiago Pedrazen epailearen erabakiaren aurka jarritako helegitea. Pla eta Lorenteren aske uzteko agindu zuen Pedrazek eta Fiskaltzak helegitea jarri zuen erabaki horren aurka. Espainiako Auzitegi Nazionalak Pla eta Lorenteren askatasuna berretsi du gaur kaleratutako autoaren bidez.

2006ko urriaren 10a
12:57
Entzun
Auto baten bidez Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor aretoak atzera bota du FiskaltzakSantiago Predaz epailearen erabakiaren aurka jarritako helegitea. Izan ere, abuztuaren 17an aske geratu ziren Pla eta Lorente Pedrazek hala aginduta. Fiskaltzak helegitea jarri zuen erabaki horren aurka.

Pla eta Lorente uztailaren 25ean ziren aske geratzekoak sei urteko espetxe zigorra osorik beteta. Kaleratzearen aurretik, Fiskaltzak Manuel Jimenez Abad PPko senatariaren hilketaren inguruko sumarioa berriro irekitzeko eskatu zuen. Pedrazek kasua aztertu, eta espetxean mantentzeko arrazoirik ez zegoela ondorioztatu zuen eta auzia artxibatu zuen. Fiskaltzak helegitea jarri zuen orduan ere. Baltasar Garzonek, Pedrazen oporraldia aprobetxatuz, helegiteari erantzun eta beste ebazpen bat kaleratu zuen, kartzelan mantentzeko erabakiaz.

Alabaina, Pedrazek abuztuaren amaieran hilaren 17an ateratako autoa berretsi zuen beste auto baten. Azpimarratu zuen Fiskaltzak bi euskal herritarrak kartzelatzeko erabiltzen zituen argudioak ez zirela «nahikoak» PPko senatariaren hilketaren arduradunak egiteko. Gaur Espainiako Auzitegi Nazionala bat etorri da Pedrazekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.