Politika

Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak Donostian presoen alde deitutako hiru ekitaldi debekatzeko eskatu dio Garzoni

Ezker abertzaleak hilaren 21ean Bilbon deitu duen manifestazioa ikertzeko ere eskatu dute.

2009ko abuztuaren 12a
18:48
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak euskal presoen alde Donostian etzi eta larunbatean egingo dituzten kontzentrazioak debekatzeko eskatu dio Garzon epaileari. Ekitaldi horietan, "terrorismoaren goretzea" egon daitekeela uste dute.

Horrez gain, Bilbon hilaren 21erako ezker abertzaleak deitu duen manifestazioa ikertzeko eskatu dute.Auzitegi Nazionalaren ustetan, deialdi horren atzean, Batasuna egon liteke. Eusko Jaurlaritzak ere deialdia ikertuko duela adierazi du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak eta manifestazioa, "legez kanpoko zerbait egiteko aitzakiarekin egiten bada" berehala debekatuko dutela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.