'parOT doktrina'

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Jabi Martinezi Galdakaon egindako harrera ikertzeko eskatu du

Pacho, Legorburu eta Delgadoren harrerei dagozkien salaketak artxibatzeko eskatu du.

2013ko abenduaren 17a
16:25
Entzun

Azaroaren 26an irten zen kalera Jabi Martinez Izagirre, eta Galdakaon (Bizkaia) egin zioten harrera ikertzeko eskatu du fiskaltzak. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak eskatu zuen harrera hori ikertzeko, Inma Pacho, Juan Jose Legorburu eta Juan Ignacio Delgadoren harrerekin batera. Azken hiru horien kontrako salaketak, ordea, artxibatu egin ditu fiskaltzak.

Fiskaltzak soilik Martinezen harreran uste du egon litekeela terrorismoa goratzeko delitua. Fiskaltza harrituta agertu zen Urkijoren salaketak jaso zituenean, eta ekitaldi bakoitzagatik soilik hiru lerro argudiatzen zirela salatu zuen. Fiskaltzaren arabera, apenas eman zen informaziorik txosten horietan: ez zuen jasotzen harrera horien kontakizunik, ezta nork parte hartu zuen, zer oihukatu zuten, pankartarik erakutsi ote zen edo nola goratu zen ETA ere.

Jasotzen ziren zehaztasun bakarrak ziren ikurrinak airean ibili zituztela, suziriak bota zituztela eta horietako batean 25 pertsona egon zirela. Gauzak horrela, informazio zabalagoa eman dezala eskatu zion. Urkijo "minduta" agertu zen fiskaltzaren kritikarekin. Jasotako informazio urria biltzeko poliziek eta guardia zibilek bere bizia arriskuan jarri dutela ohartarazi du.

Urkijoren esanetan, "Ertzaintza bidali ez duen Segurtasun Sailaren mugimendurik eza ordezkatzeko", poliziek eta guardia zibilek bere kabuz egin dute lan hori. Eta, sei harrerari buruzko txostenak igorri dituela zehaztu du; ez lauri buruzkoak. "Bidalitako informazioa ez da oso handia, baina kontuan hartu behar da hara joan diren funtzionarioek zein baldintzatan egin duten lana. Guk nahikoa egin dugu gure eskumena izan gabe informazio hori eskuratzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.