Sorkunde Aiartza Zamudioko alkate jeltzaleak udaleko kargua utzi du, Bizkaiko Auzitegiak abenduan haren kontrako epai bat berretsi ostean. Bilboko epaitegi batek bederatzi urtez kargu publikoak betetzeko aukera kendu zion prebarikazio delitu bat leporatuta. Gertaerak 2006ko urrian izan ziren. Herritar batek baimen eskaera bat aurkeztu zuen udaletxean, baserrian obra batzuk egin ahal izateko. Ez zuen udalaren erantzunik jaso, eta «isiltasun administratiboarekin baimena emana zegoela ondorioztatu zuen», epaiak dioenez. Lanak egin zituen, eta egun batzuetara, Hirigintza Batzordeak lan horiek eraisteko agindua eman zuen. Epaiaren arabera, alkateak erabaki horren «ilegaltasun agerikoa» ezagutzen zuen.
Horrez gain, ezker abertzaleak Barakaldoko PSE eta PPko sei kideren kontra prebarikazioagatik eginiko salaketa tramiterako onartu dute.2006an zinegotzi ziren, eta, salaketaren arabera, lehiaketarik egin gabe eman zituzten babes ofizialeko etxeak. Horien arteanTontxu Rodriguezegungo alkatea dago.
Auzitegiak inhabilitatu ondoren, Zamudioko alkateak kargua utzi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu