Auzitegian deklaratuko du gaur Berriozarko ustezko hiltzaileak
BERRIOZAR. Guardia Zibilak gaur eramango du epailearen aurrera Berriozarren (Nafarroa) gizon bat hiltzea egotzita atxilotutako pertsona. Ostegunean hilzorian aurkitu zuten 51 urteko gizona, indarkeria zantzu nabariekin. Ospitalean hil zen gero. Poliziak pertsona bat atxilotu zuen atzo goizean, hiltzailea delakoan. Auzia sekretupean badago ere, droga auziekin lotu dute hilketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu