Auzitegiek egunero bederatzi kaleratze agintzen dituzte

2012ko urriaren 31
00:00
Entzun
Etxe kaleratzeak oihartzuna edukitzen hasi zirenetik, etengabe ugaritu dira auzitegien kaleratze aginduak Hego Euskal Herrian. 2008an 1.441 eta 2009an 1.597 kaleratze agindu zituzten; iaz, berriz, 2.578 izan ziren. Aurreko urteetako zenbakiak erraz gainditzen ari dira aurten; urteko lehen sei hilabeteetako datuak baino ez daude oraindik, eta, hala ere, dagoeneko 1.693 kaleratze agindu dituzte, Espainiako Botere Judizialaren Kontseiluaren datuen arabera. Eguneko batez bestekoak ematen du neurria egokien: iazko batez bestekoaren arabera, egunean zazpi etxe husteko agindu zuten; aurten, egunero bederatzi etxe husteko aginduak ematen ari dira. Inoizko datu txarrenak dira 2012koak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.