Elkarrizketa aurrerapena

Auzmendi: "Normalizazioari dugunarekin eustea da garrantzitsuena"

Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. "2012ko aurrekontuetan ez dugu euro bat ere murriztu euskaltegi publikoen eta pribatuen laguntza; hori izan da gure erronka", esan du.

2012ko otsailaren 24a
16:48
Entzun

Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Eusko Jaurlaritzaren murrizketek egoera larrian utzi dituztela salatu dute euskalgintzako eragile ugarik. Auzmendi ez dator horiekin bat, eta lehentasunak zehaztearen alde egin du.

Honakoak, aurrerapen gisa, elkarrizketan jasotako hiru adierazpen:

- "Euskararen garapen maila, besteak beste, euskarazko hedabideei esker lortu dugu. Euskarazko hedabide bikainak behar ditugu, normalizazioan jarrai dezagun".

- "Euskararen normalizazioaren bidean gauden puntuan egonda, ezin dugu jendea zigortu. Konbentzitu behar dugu, euskara erakargarri egin, jendea irabazi".

- "Gero eta langile gutxiagok frogatu behar dute, zorionez, hizkuntza gaitasuna, gero eta gehiago baitira hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetara sartu direnak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.