Auzokideek elkartasuna adierazi diete Gasteizko auzipetuei

Dozenaka auzokidek elkartasuna adierazi diete urtarrilaren 8an Espainiako Audientzia Nazionalera deklaratzera joatekoak diren 11 gasteiztarrei.

Berria.info
2013ko urtarrilaren 4a
14:00
Entzun

Hamarnaka auzokidek elkartasuna adierazi die urtarrilaren 8an Espainiako Audientzia Nazionalera deklaratzera joatekoak diren hamaika gasteiztarrei; iragan uztailean euskal preso eta iheslarien alde eginiko kalejira batean parte hartzeagatik deitu ditu Pablo Ruz epaileak. “Terrorismoari gorazarre” egiteagatik prozedura penala abiatu edo ez erabakiko du Ruzek. Auzokideak babesteko, autobusa antolatu du Plazara! mugimenduak urtarrilaren 8rako.

Iragan uztailean Gasteizko alde zaharreko jaietan egin zen aipaturiko kalejira, Zaharraz harro! egitarauaren baitan. Zitatuei edo datozen egunetan zitatuak izan daitezkeen lagunei elkartasuna adierazteaz gainera, auzokideek jasandako “erasoa” salatu dute; Iraia San Ildefonso eta Sergio Garcia mugimenduko bozeramaileen arabera, herritarren oinarrizko eskubideak urratu dira auto honen bidez, adibidez, adierazpen edota elkarretaratze eskubideak.      
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.