Irudia. Altsasu

AUZOLANA SENDOTZEN

2012ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Bukatzear dira II. Auzolan Topaketak. Ostiralean hasi zituzten, eta gaur dute azken eguna. Dozenaka lagun elkartu dira Altsasun (Nafarroa), auzolanean oinarritutako beste gizarte eredu bati buruz hitz egiteko. Besteak beste, Otxandioko (Bizkaia), Iruñerrriko, Sakanako (Nafarroa), Usurbilgo eta Zeraingo (Gipuzkoa) garapen egitasmo herritarrak aztertu dituzte. Gai askotaz hitz egiteko aukera izan dute: elikadura burujabetzaz, osasunaz, hezkuntzaz, energiaz... Gaur, ekintza proposamenak egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara. Gero, bazkaldu, eta trasteak jasota emango dute bukatutzat bigarren topaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.