EUSKAL HERRIA

AVTk elkarretaratzeak egin ditu, "Euskal Herrira biktimen duintasuna eramateko"

Arrasaten, Elgoibarren, Eibarren, Durangon eta Elorrion ekitaldiak egin dituzte.

AVTren ekitaldia. OIHAN VITORIA
2013ko abenduaren 28a
16:27
Entzun

Dozenaka lagun elkartu dira eguerdian Arrasaten (Gipuzkoa), AVT elkarteak antolatuta, "Euskal Herrira biktimen duintasuna eramateko". Hala adierazi du Angeles Pedraza elkarteko presidenteak. Bost ekitaldi egingo dituzte egunean zehar; Arrasaten, Eibarren, Elgoibarren (Gipuzkoa), Durangon eta Elorrion (Bizkaia).

Goizean goiz abiatu da Madrildik AVTk antolatutako autobusa, eta Miranda de Ebrotik (Espainia) Ertzaintzak babestuta joan dira Arrasateraino. Lore eskaintza bat egin dute bertan, eta minutuko isilunea gorde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.