Josu Uribetxebarria baldintzapean aske uztea erabaki izanak haserrea eta erantzun gogorrak eragin ditu biktimen elkarteetan eta Espainiako polizia sindikatuetan eta militarren elkarteetan.
AVTko lehendakari Angeles Pedraza Barne Ministerioraren egoitzara joan zen atzo, Fernandez Diaz ministroari gutun bat helaraztera erabakiak eragindako «arbuioa, mina eta haserrea» adierazteko. Pedrazak, gainera, ez zuen onartu ministroak biltzeko egindako proposamena.
Espainiako polizia sindikatu nagusiek ere haserrea adierazi zuten, eta esan zuten epaia «etikoki eta moralki gaitzesgarria» eta «iraingarrria» dela.
Erreakziorik bortitzena, dena den, Espainiako Militarren Elkartearena izan zen. Espainiako Gobernuaren, oposizioaren eta auzitegi guztien aurka hitz egiteaz gainera, militarrei dei egin zien «ondorio argiak ateratzera eta horien arabera jokatzera Espainiaren interesen gainetik haienak jartzen dituzten agintariei dagokienez».
AVTk, poliziek eta militarrek gogor egin dute epaiaren aurka
AVTk ez du bildu nahi izan Barne ministroarekin; militar talde batek zenbait mezu kolpista eman ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu