Axun Gorrotxategi preso donostiarra askatu dute gaur, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Gorrotxategi 2006an estraditatu zuten Mexikotik, Asier Arronategi, Jon Artola, Feliz Garcia, Ernesto Alberdi eta Joseba Urkijorekin batera.
2008an aske geratu zen, 12.000 euroko bermea ordainduta, baina espetxeratu egin zuten berriro ondoren.