emakumeen aurkako indarkeria

Azaroaren 2an hasiko da Laffage auziko epaiketa

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak hogei urteko espetxe zigorra eskatu du Jose Diego Yllanesentzat, Laffage ustez hil zuelako.

2009ko irailaren 1a
16:27
Entzun
Iazko uztailaren 7an hil zuten Nagore Laffage (Irun, Gipuzkoa), Iruñeko San Fermin jaietan eta oraindik haren ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa egiteko dago. Gaur jakinarazi dutenez, azaroaren 2an ekingo zaio epaiketari eta azaroaren 9an amaituko da.

Jose Diego Yllanes atxilotu zuten Laffageren hiltzailea zelakoan. Yllanesek berak hil zuela onartu zuen. Nafarroako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak hogei urteko espetxe zigorra eskatu du Yllanesentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.