Herri galdeketak

Azaroaren 5ean egingo diren galdeketetan parte hartzeko deia egin dute

Erandio, Getxo eta Leioako alkate, zinegotzi eta hautetsi ohiek hartu dute parte agerraldian. Orotara, 13 herritan egingo dituzte galdeketak datorren igandean.

Hautetsien agerraldia, Getxon. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
2017ko urriaren 28a
17:27
Entzun

Datorren asteburuan Erandion, Getxon eta Leioan egingo den "demokraziaren festan" parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Getxoko alkate izandako Javier Agirrek eta Leioako zinegotzi Naiara Goirienak irakurri duten oharrean gogorarazi diete eurena dela etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea, Gure Esku Dago-k antolatutako galdeketan parte hartuz.

"Guri, euskal herritarroi, dagokigu erabakitzea zer izan nahi dugun eta geure burua nola egituratu nahi dugun. Erabakitzeko eskubidea dugu, eta erabaki nahi dugu", adierazi dute Agirrek eta Goirienak.

Andoainen, bestalde, festa giroan egin dute bozkatzeko deia.

Gaur arte galdeketak antolatu diutuzten herrietatik handiena izango da Getxo, ia 80.000 biztanle baititu. Aurretik aipatutako lau herriez gain, beste bederatzitan ere egingo dituzte galdeketak datorren igandean: Andoainen, Areatzan, Atxondon, Beizaman, Berangon, Elantxoben, Galdakaon, Mundakan, Ibarrangelun eta Otxandion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.