ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Azaroaren 6ko giza katean parte hartzera deitu du Demoarso plataformak

Asteburu horretan 83 urte betetzen dira Oiartzualdean lehen aldiz estatusaren inguruan galdeketa bat egin zenetik. Galdeketa hartan emakumeek lehen aldiz bozkatu zuten.

Demoarso plataformaren agerraldia, giza katera deituz. GURE ESKU DAGO
2016ko urriaren 27a
11:21
Entzun

Datorren urteko martxoaren 19an egingo dute galdeketa Lezon, Pasaian, Errenterian eta Oiartzunen (Gipuzkoa), eta egun horri begira giza katea antolatu du Demoarso plataformak azaroaren 6rako. Gaur, mobilizazioan parte hartzera deitzearekin batera, katean egingo dutenaren xehetasun batzuk iragarri dituzte.

Giza-katearen adar bakoitzetik hautetsontzia eta botopapera lekuko gisa aterako dira, eta "eskualdeko aniztasuna ordezkatzen duten kideen bitartez" bi lekukoak Errenteriako Zumardian elkartuko dira. "Herri honen geroa denon artean erabakiko dugu, edozein dela ere bakoitzaren pentsaera, jatorria, jarduera, sektorea... Horregatik, hemen batu garen tramu ezberdinetako lekuko eramaleok ere aniztasun horren isla garela aldarrikatu nahi dugu", erantsi dute.

12:15ean irtengo dira bi lekukoak, eta 13:00etan ekitaldi sinbolikoa egingo dute Errenterian.

Egitaraua

11:45: bi traineruk bozka ontzi bat eta bozka bat eramango dituzte San Pedroko Torreko plazara eta Donibaneko Santiago plazara.
12:00: giza katea eratuko da, eta aurki bozka ontzia zein bozka (lekukoak) bidea egiten hasiko dira Errenteriako Gamon zumardiraino.
13:00: Errenteriako Gamonen bozka sinbolikoa eta ekitadia. Segidan, Beira taldearen emanaldia, Demoarsorentzat egin duten abestian parte hartzen duten hainbat musikari ezagunekin.
15:30: beste musika talde bat.
17:00: DJ Bull.
Egunean zehar txarangak eta kale animazioa, taloak...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.