Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Batasuneko buruzagiekin batzarra egiteagatik EAEko Auzitegi Nagusian deklaratu behar izatea oso gertakari larria da Miren Azkarate Gasteizko Gobernuko bozeramailearen iduriko. Areago, "zuzenbide estatuaren ezaugarri sakon eta oinarrizkoak zalantzan" jarri direla esan du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
Zenbait sektoretatik epaileen eta botere judizialaren independentziaren kontra jardutea leporatu zaio Jaurlaritzari, egin dituen adierazpenengatik, eta asteleheneko manifestazioa zein atzoko elkarretaratzea bultzatu dituela iritzita. Akusazio hori goitik behera ukatu du Azkaratek, eta ez dutela inolako momentutan epaleen eta botere judizialaren kontra egiteko asmorik izan adierazi du: "Epaile batek edo epaitegi batek hartutako ekinbide baten kontra ez, baizik eta lehendakariari eta erakundeei babesa agertzeko, eta, azken batean, lehendakariak gizarteari emandako htiza bete duelako gizarteak hori eskertu nahi izan dio. Ez da besterik izan. Non entzun da, esaterako, epaileen edo epaitegien kontrako oihurik?", galdetu du.
Ibarretxe epaitegian
Azkarate: "Zuzenbide estatuaren ezaugarri sakon eta oinarrizkoak zalantzan jarri dira"
Jaurlaritzaren jardunean edo atzoko elkarretaratzean ez dela epaileen kontra egiteko asmorik izan nabarmendu du Gasteizko Gobernuko bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu