Presoak

Azkarateren kasuan Eusko Legebiltzarra "arduragabekeriaz" jokatzen ari dela salatu du Etxerat-ek

Manu Azkarate gaixotasun sendaezina duen preso tolosarraren kasuan "neurriak hartzeko" exijitu dio Etxerat elkarteak Eusko Jaurlaritzari. Eskaera bertsua egin diote Eusko Legebiltzarrari ere, eta erakunde hori "arduragabekeriaz" jokatzen ari dela salatu dute. Hori guzita plazaratzeko, elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren atarian.

2004ko otsailaren 3a
15:37
Entzun
Etxerat-eko kide Saioa Agirrek agertu duenez, Jaurlaritzak "mendekutzat" hartu du Azkarateren espetxeratzea, baina salatu du, hala ere, haren mendeko den Ertzaintzak jarrera probokatzailea duela Azkarateren senideekiko presoa zaintzen ari diren erietxean.

Izan ere, Azkaratek gaixotasun sendaezina du —odola koagolarazten dio—, eta horregatik, aske laga zuten duela 12 urte. Orain, ordea, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriro kartzelan sartzeko agindu du, baldintzapeko askatasuneko arauak urratu dituela argudiatuta. Berriro Martutenen espetxeratu zutenean gose eta botika greba hasi zuen Azkaratek, eta, ondorioz, une honetan erietxean da, bere gaitzak eraginda, eta, gainera, pneumonia harrapat duelako. Dena den, senda agiria jasotzen duenean, berriro ere Martuteneko espetxera eramango dute seguruenera.

Jaurlaritzari zein Eusko Legebiltzarrari erabaki horren kontra "neurriak hartzeko" eskatu die Etxerat-ek, eta horretarako elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Legebiltzarraren atarian.

Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren atarian, beste elkarretaratze bat egitekoak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.