Gaur goizean Manu Azkarateren egoerari buruzko prentsaurrekoa eman dute bere emazteak, anaiak eta amak, Javi Hernando sendagileak, Jone Goirizelaia abokatuak eta 92. artikuluaren bidez baldintzapeko askatasunean atera berri den Koldo Kareagak.
Sendagileak Azkarateren gaixotasun "larrien" berri eman du eta sendagaiak hartzen ez baditu "hiltzeko arriskuan" dagoela esan du. Odol zirkulazioaren arazoak ditu eta flebitia eta tronbosia emateko arriskua du.
Abokatuak baldintzapeko askatasuna Badajozeko epaileak eman ziola eta orain atxiloketa autoa Auzitegi Nazioanalak emateko "konpetentziariz ez" duela salatu du. Autoak konpromisoak ez betetzea eta lokalizatuta ez egotea leporatzen dio Azkarateri eta hori gezurra dela esan du Goirizelaiak. Helegitea aurkeztuko dutela iragarri du.
Emazteak gaur goizean hitz egin du atxilotuarekin eta "oso ahul" nabari du. Gose, egarri eta sendagai grebekin "tinko" jarraitzeko asmoa azaldu dio Azkaratek.
Informazio gehiago Tolosaldeko Hitzaren webgunean eskura dezakezu.
Manu Azkarateren atxiloketa
Azkarateren sendagileak "hiltzeko arriskuan" dagoela dio
Manu Azkarateren sendagileak herenegun atxilotu zuten tolosarra "hiltzeko arriskuan" dagoela esan du gaur eguerdian Donostian emandako prentsaurrekoan. Horrekin batera, Jone Goirizelaia abokatuak atxiloketa autoa Espainiako Auzitegi Nazionaletik iritsi dela esan du eta hori ez dela "konpetentea", aske Badajozeko epaileak utzi zuelako. Azkaratek gose, egarri eta sendagai grebetan "tinko" jarraitzeko asmoa agertu dio bere emazteari gaur goizean bertan. Arratsaldean, Donostiako erresidentzian ingresatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu