Enpleguaren euskal Kontseilua, lanaren inguruan hausnartzeko organo bat dela azpimarratu du Azkarragak, eta ez dela akordioak lortzeko. "Eragile ekonomiko, eragile sozial eta administrazioak" osatutako Kontseiluan, "enpleguaren gaian aurrera nola egin daitekeen aztertu" nahi dela dio. Atzo, gehiengo sindikalak protesta egin zuen, eta Azkarragak "errespetatzen" duela esan duen arren, gatazka horretan aurrera egin eta denak Kontseiluan egotea nahiko lukeela jakinarazi du.
Hala ere, Azkarragak garbi utzi nahi izan du, berari "ezin" zaiola leporatu gehiengo sindikala errespetatzen ez duenik. Eta "euskal enpleguaren markuaren alde" lanik egiten ez duenik ere ukatu egin du. Izan ere, horiek lan batzordearen helburuak izateaz gain, bereak ere badirela esan du Sailburuak.
"Gehiengo sindikala errespetatua dago, sindikatuek izango dituzten 5 eserlekuetatik 3 gehiengo sindikalaren esku daude, Jaurlaritzak beste 3 eserleku ditugu, eta diputazioak beste bi". Horregaitik, gehiengo sindikalak egindako kritikak ezin dituela onartu esan du.
Hala ere, Enpleguaren Kontseilua denek osatzeko ahalegina egingo dituela esan du, hala nahi duelako, eta bestela herren geratzen delako.
Enpleguaren euskal kontseilua
Azkarraga: "Enpleguaren kontseilua herren geratzen da gehiengo sindikalik gabe"
Gaur osatuko da Enpleguaren Euskal Kontseilua. Gehiengo sindikalak ez dela kontseilu horretan egongo jakinarazi du. Horren aurrean, Joseba Azkarra Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuak onartu egin du kontseilua herren geratuko dela. Kontseiluan "denak" egotea nahi duela esan du Sailburuak, eta horretarako ahalegina egingo duela azpimarratu du. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpenok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu