Politika

Azkarraga: "Gehiegi hitz egiten ari gara"

Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragaren iritzian, politikoak "gehiegi" hitz egiten ari dira bakegintzaz. Gainera gaizki ari direla uste du: "iritzi publikoari azaltzen diogu bake prozesu hori nolakoa izatea nahi dugun, eta gero esaten dugu alderdiek hobe dutela horretaz ez hitz egitea". Azaldu duenez, "gutxiengo oinarriak" adosteko zuhurtasunez jokatzeko garai da.

2005eko uztailaren 7a
12:27
Entzun
Radioa Euskadin egin dioten elkarrizketan honela mintzatu da Azkarraga: "uste dut gehiegi hitz egiten ari garela, eta ibilian hasi aurretik batzuk besteei akusazioak egiten ari gara. Iritzi publikoari azaltzen diogu bake prozesu hori izatea nahi duguna, eta gero esaten dugu alderdiek hobe dutela horretaz ez hitz egitea. Ezin dugu elkarri gauzak leporatzen jardun. Serio hitz egin dezagun, zuhurtasunez, gutxiengo oinarriak adosteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.