ETBko El Punto saioan egin dituen adierazpenetan Azkarragak esan du, PPk eta PSOEk "instituzio demokratikoak" kendu nahi dizkiotela EAJri eta EAri. Azkarragak salatu du, batera joate jarrera hori ez dela ohikoa PPren PSOEren artean. Espainian beti "haserre eta elkarri mokoka" dabiltzala esan du, eta "hemen ez".
"Hemen beharrezkoa dute gune gogor bat sortzea. Eta ez eraikitzeko, baizik eta EAJri eta EAri instituzio demokratikoak kentzeko", esan du. Hala ere, saio hori ez zaiela ondo aterako uste du, "giltza EHAK-k duelako".
politika
Azkarraga: "PPk eta PSOEk desberdin jokatzen dute Euskadin eta Espainian"
Eusko Jaurlaritzako jarduneko Justizia Sailburu Joseba Azkarragak uste du PPk eta PSOEk Euskal Herrian eta Espainian jarrera desberdina dutela. Bere esanetan, horren erakusgarria da PPren Espainiako lehendakari Mariano Raxoik PSOEri egindako eskaintza. Izan ere, Raxoik, EAEn "EAJri alternatiba egiteko" akordioa eskaini dio PSOEri, eta hori ez da bateragarria, Azkarragaren iritzian, PPk eta PSOEk Espainian duten "konfrontazio" jarrerarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu