Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Justizia Administrazioko sindikatuek azken bi hilabetetako lanuzteekin aurrera jarraitzea erabaki dute, Jaurlaritzako Justizia Sailak orain arte egin dizkien akordio eskaintzen oinarrian "gezurra eta iruzurra" gordetzen direla iritzita. Beren soldatak Jaurlaritzako funtzioarioekin parekatzea eskatzen dute, eta horretarako %12 inguruko igoera.
ELA, LAB, UGT, CCOO, eta CSIFeko ordezkariek adierazi dutenez, Azkarraga sailburuak akordio proposamen bat egin zien duela bi aste, baina "iruzurra" izan zen. Proposamen horretan Justizia Administrazioan 35 urteko aintzinatasuna duten langileen eta Lakuan hasi berriak direnen soldatak parekatzen direla salatu dute, eta "gezurrezko" oinarri horretatik abiatuta %6,5eko igoera proposatu diela Jaurlaritzak. Igoera hori parekatzetik urrun legokeela adierazi dute, eta oroitarazi %12koa barik %10.5eko igoera onartzeko prest agertu direla.
Hori guztia dela eta, lanuzteei eustea erabaki dute sindikatuek. Dagoneko bi hilabetetik gora daramatzate aldiro-aldiro lanuzteak egiten, eta, ondorioz, 3.000 ekintza judizial bertan behera geratu dira eta lan pilaketa handia ari da sortzen herritarren kalterako.
Lan harremanak
Azkarragari gezurretan aritzea leporatu, eta lanuzteei eustea erabaki dute EAEko Justiziako sindikatuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu