Azken atxilotuen senideek gutun bat helarazi diote Marlaskari

Grande-Marlaskak hitzaldia egin du Iruñean, eta kanpoan atxilotuen senideak elkarretaratu dira

Senideen elkarretaratzea, atzo, Iruñean. BERRIA.
joxerra senar
Iruñea
2011ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea Iruñean izan zen atzo, hitzaldi bat ematen. Azken operazioetan Nafarroan Grande-Marlaska epailearen aginduz atxilotu dituztenen senideek aukera hori baliatu zuten epaileari gutun bat igortzeko. Bertan adierazten diote denbora asko iragan dela «diktadura frankista» amaitu zenetik eta aldaketa garai batean dagoela gizartea. «Uste dugu Espainiako Estatuak eta zu zeuk erabiltzen dituzuela oraintxe indarkeria eta izua, eta gure seme-alabek, gure familiek jasaten dituztela».

Hala, epaileari eskatzen diote euren seme-alabak atxilotzeari utz diezaiola eta politika egiteko eskubidea errespeta dezala. «Euren aurka bazoaz, zerbaitgaldetzeko baduzu, giza esku-bideak errespetatuz egin eza- zu. Dei itzazu, pasa daitezelazure aurretik eta utz iezaiezulantokira eta ikastetxeetaraitzultzen. Euren atxiloketen erantzule bazara, gure etxetik atera ziren egoera berean itzultzearen bermatzaile ere izan zaitezela», galdegiten diote gutunean.

Nafarroako Auzitegi Nagusiaren aurrean 19 pertsonatik gora elkarretaratzeko debekua zutenez, hiru mobilizazio egin zituzten eraikinaren inguruetan. Auzitegiko komunikazio arduradunarekin hitz egitea lortu zuten, eta hark ziurtatu zien igorriko ziola gutuna Grande-Marlaskari.

Epaileak komunikazioari eta Justiziari buruzko jardunaldietan parte hartu du, baina han argi utzi du ez duela hitz egingo Sortu alderdiaren ingurua. Besteak beste, esan du berak agindutako polizia operazioetan komunikabideen presentzia izatearen alde dagoela, baina «kontu handiz» ibili behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.