Azken bi egunetan mila positiboren langa gainditu da Hego Euskal Herrian

Positibo gehien Nafarroan atzeman dira: 335. Hegoaldeko positibo tasa %10,9koa da.

Herritar batzuk kalean, Bilbon, joan den ekainean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2021eko uztailaren 11
13:07
Entzun

Apirilaren 28az geroztik ez ziren Hego Euskal Herrian egun bakar batean mila positibo baino gehiago atzematen. Geroztik, langa horretatik behera izan dira egunez egun positiboak, azken bi egunetara arte: Osakidetzak eta Osasunbideak 1.041 positibo atzeman zituzten herenegun, eta 1.004 atzo.

Lurraldeka, kezkagarria bihurtzen ari da Nafarroako egoera. Han atzeman dituzte positibo gehien: 335. Gipuzkoan 275 izan dira, 273 Bizkaian eta 75 Araban. Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik kanpo 46 positibo zenbatu ditu Osakidetzak.

Denera 9.174 proba egin ziren atzo Hegoaldean, eta, ondorioz, positibo tasa %10,9koa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.